Teknologia ( berriak ) ... ez
da tresneriaren sinonimo; teknologia erakundeen berezko ekintzek eta jarduerek
osatzen dute. Teknologia ekintzak antolatzeko modu jakina da, zergatia
ezagutzeak justifikatzen duen eragiketa-prozesua planifikatzeko, exekutatzeto
eta kontrolatzeko modua.
Teknologia Berriak ikasgaian
motela izan zen nire hasiera, batez ere, beldurragatik. Nik ordenagailua eta
orain dela gutxi erositako tableta egunero erabiltzen dudan arren, ez nintzen
asko ausartzen interneten bidez ezagutzak, dokumentuak, argazkiak, eta abar
elkartzeko edo eskegitzeko, adinagatik agian.
Gainera, nire energia itsela
den arren, badirudi ordenagailuen energiaren kontran dagoela; beti gauza
arraroak gertatzen zaizkit eta. Hala ere, azkenean nire beldur pertsonalari
aurre egitea erabaki dut: Nola hasi? Ba… horrelako gauzak beti hasten diren
bezala: kuxkuxeatzen. Zailena izena topatzea izan
zen, eta azkenean gaur egungo munduaren abiadurak, batez ere, IKTaren
argiaren abiadurak eta trena galdu ezinak formazio etengabearen dinamika ekarri
duenez, “Beti Ikasten” izendatzea egokia iruditu
zitzaidan. Izan ere, bizitzako edozein eremutan beti daukagulako zer jaso eta
zer eskaini, zer ikasi eta zer irakatsi. Beraz, irakasle identitatearen
sorkuntzak ez dauka mugarik, bukaerarik gabeko prozesu bat da, beti ikasten ari
baikara.
Nire IKTen azaleko kulturan
sakontzeko esanguratsua izan da Jose Antonio Millanen
liburua “Hacia la escuela 2.0”
eskolarako proposamen errazen bidez informazio zuzena eta esanguratsua lortu
baitut: Google docs, Wikiak, Wikipedia, Flickr, Fuzzmail, Blog edo Web log,
YourGMap, Google maps, Creative Commons baimenak,… eta azkenean pausua,
SlideSharen bidez igotzea.
Bueno… apur bat…
ezagutzen nituen ikusitako programak, baina beti erabili dut informazioa
kontsultatzeko eta inoiz ez igotzeko. “La Cultura del Picoteo” erabiliz eta
praktikan jarriz.
Beraz, hasierako
beldurra gaindituta, baina oraindik piska bat lotsati.
Gauzak horrela eta
Teknografiaren bideoa egiteko beharra… Zenbat denbora eta denbora hartu dudan,
ez bakarrik Movie Maker bideo txukuna egiteko, baizik eta irakasle
autobiografiari buruz zer esan nezakeen pentsatzeko ere. Ez da batere erraza,
zure bizitzako momentu esanguratsuenak topatzea eta zure izaeran eta lan
egiteko eran eragina izan duten kontuak biltzea. Eta bukatzeko YouTubera
igotzea asko kostatu zitzaidan. Benetan, email baten bidez irakasleari aitortu
nuen bezala, “ nire irakasle autobiografia besterik ez zen, baina nik biluzik
banengo bezala sentitu nintzen”. Irakasleak beste ikaskideekin ideia hori
konpartitu eta gero, konturatu nintzen teknografiaren lanak besteei ere antzeko
sentimenduak sortarazi zizkiela. Eta bakarrik ez nengoela ohartu nintzen.
Beraz, nire IKTen
ezaguera handituta, eta lotsa ere gaindituta, esan beharra daukat IKTek
komunikazio sozialak handitzen dituztela oso. Eta harreman sozialak
mesedegarriak dira garapen pertsonalerako, baina baita lana hobetzeko ere.
Sorte handia dugu orain hainbeste teknologia gure eskuetan izanik, eta
aprobetxatu beharrean gaude. Nahiz eta erraza ez den, etengabeko formazioa
eskatzen baitigute, behar-beharrezkoak dira. Askotan lan prozesua gaitasun
handiaz, baita intuizioz eta senez egiten dugu, eta orain tresna teknologietan
oinarritu ahal dugu.
Eskerrak Alaitzi
hainbeste baliabide on gure eskura jartzeagatik eta baita beste ikaskide
guztioi ere, zuen laguntzaren bidez, nire burua egunero hobetzen dudalako !!!
Hona hemen ikasgaiaren eginkizunen gustokoena:
IRAKASLEAREN
TEKNOGRAFIA:
33 urterekin, familia osatuta, lanean eta beste txiki bat
bidean; nork esango luke abentura honetan murgilduko nintzela?
Arrazoiak bi izan ziren nagusiki:
1.- Euskararen normalizazioa ahalbidetzea
2.- Umeen inguruko ezagutzak jasotzea, nire eguneroko
bizitzan zuzenean praktikan jartzeko.
Asko izan dira irakasle identitatearen formakuntza
honetan eragina izan duten eta azpimarratuko nituzkeen ideiak:
1.- Praktikatik teoriara eta teoriatik praktikara, hori
egokitu zait niri ikasketa honetan.Nire lehen semea heldu zitzaidan irakaskuntzaz ezer gutxi
nekiela. Ikasketa hauek burutzen hasterakoan ohartu nintzen zein
gutxi prestatuta gauden ez bakarrik irakasle izateko, baizik eta guraso izateko
ere. Teoria ikasi ondoren ohartu nintzen gurasoen artean ideia
konduktistak daudela eta praktikara bueltatu
nintzen konstruktibista izateko asmoz.
2.- Familia eskolaren arteko harremana, lehen
garrantzitsua iruditzen bazitzaidan ere, are garrantzitsuagoa dirudit orain.
Eskolan eta etxean egiten denaren artean jarraipen bat egotea ezinbestekoa da
umeen garapena zuzena, esanguratsua eta zentzuduna izan dadin. ( Eskolan egiten
dena modu formalean, etxean ere egin daiteke modu ez formalean )
3.- Umeek ezagutza nola eraikitzen duten ikasteak
hauengandik hurbilago sentiaraztea ahalbidetu dit, umeak hobeto ulertzen
ditudala esango nuke, beraien azalean jartzeko gaitasuna lortu dudalako. Eta
horrela, beraiekin maitasun handiagoz lan egiteko, pazientzia eta gogoa.
Irakaskuntza zer den laburtzeko Gabriel Zelaiaren hitzak
aproposak dirudizkit:
Educar es lo mismo
que poner un motor a una barca.
Hay que medir, pesar,
equilibrar… y poner todo en marcha.
Pero para eso uno tiene que llevar en el alma
un poco de marino, un
poco de pirata, un poco de poeta,
y un kilo y medio de
paciencia concentrada.
Pero es consolador
soñar mientras uno trabaja,
que ese barco – ese
niño – irá muy lejos por el agua.
Soñar que ese navío
llevará nuestra carga de palabras
hacia puertos
distantes, hasta islas lejanas.
Soñar que cuando un
día esté durmiendo nuestra propia barca,
en barcos nuevos
seguirá nuestra bandera enarbolada.
- Gabriel Celaya -
Azkenean uste dut lortu ditudala nik hasieran
planteatutako helburuak, hala ere, beti ikasten da nire blogaren izena eta
badauka zentzua, izan ere, bizitzako edozein eremutan beti daukagu zer jaso eta
zer eskaini, hau da, irakasle garen heinean ikasle ere bagara. Beraz, ezin
ahaztu dezakegu irakasle identitatearen sorkuntza honek ez daukala mugarik,
bukaerarik gabeko prozesu bat da, beti ikasten ari baikara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario