2012/05/16

KRISIALDIAN LAN MURRISKETAREN ORDEZ, BESTE ALTERNATIBA

Nire proposamena: LAN BAT BI PERTSONEN ARTEKO BANAKETA

Hobe da lana edukitzea, baina baliteke egunean 8 orduz lan egitea gehiegikeria izatea, batez ere, enpresetako lana orokorrean txikiagoa bada.
Lana espezializatua denean ere, beste persona bat egon daiteke lehenengoa ez dagoenean. Nik horrelako antolaketak ezagutzen ditut. Frantzian ikasi nuen 2. Karrera eta ikaskide frantziarrak praktiketan zeuden; baina ez Euskadin ezaguten ditugun praktikak bezala. Frantzian enpresetan praktikak egiteak hurrengoa esan nahi zuen: enpresak 2 pertsonei soldata urte osorako ordaintzen zieten eta biek lan bera eta ikasketa berak egin zituzten (oso ikasketa espezializatuak, eta beraz, lanerako beharrezkoak ). Antolaketa zen: 3 hilabetetan zehar lankide bat lanean zegoen eta bigarrena ikasten zegoen; halaber hurrengo 3 hilabetetan elkarri lekua aldatu zioten bigarrena lana egiten geratuz eta lehenengoa ikasketetan. Gainera lankideen artean laguntza eskaintzen zioten elkarri eta enpresetarako onurak ekarri zioten horrelako lan bereko bi pertsonen arteko banaketak.
Beraz, nahiz eta lana espezilizatua izan, enpresa gehienetan zergatik ez dago lana txandaka egiteko aukerarik? Adibidez, osasun arloan espezialistak daude, eta goizetan, aratsaldeetan, gauetan, asteburuetan eta jai egunetan lanean daude. Azkenean, aztertzen badugu, persona batzuk lan berdina egiten daude.
Beti bezala lan munduan ere: oso txarto banatuta dagoen mundua, batzuk lan gehiegi, beste batzuk lanik ez. Zergatik ez gara askoz solidarioagoak ?
Nik lanorduak beste batekin problemarik gabe banatuko nituzke... Adibidez, eguneroko 4 ordu, gero ere soldata banatu beharko da, azkenean ordu libre lortuko ditudalako eta logikoa izango da. Iraultza egongo da empresa eta lankide bakoitzagatik ordaintzen dituen kargu eta kosteen ondoioz: gizarte segurantzari eta horrelakoak.
Hezkuntzan ere aplikatu ahalko genuke. Klase berean bi irakasle edukitzeak elkarrekin edo bata aste batean eta bigarrena hurrengo astean posiblea izango da. Horrek oinurak ekarriko dizkigu gizarteari, persona bik inpuestoak ordainduko dituzte, eta jende gehiago nahiko ondo bizi ahalko ginateke, gure soldata apalagorekin baina ordu libre gehiagorekin.
Gainera, koordinazioa kontuan artuta, askoz errazagoa izango da beste batekin lana koordinatzea behartuta bagaude. Ez duzue pentsa?
Norbait apuntatzen da nire ideia martzan jartzeko?

No hay comentarios:

Publicar un comentario