2012/03/26

HACIA LA ESCUELA 2.0 by Jose Antonio Millán ( nc sa )

Eskerrak Jose Antonio Millán-i "Hacia la Escuela 2.0" liburuan emadako ideiagatik, IKTen arloan eskolan praktikan ipintzeko 5 proiektu interesgarri proposatzen dizkigu. Benetan gomendagarria.
Gehiago jakiteko: http://jamillan.com
Autorearen beste liburuak:
  • Manual de urbanidad y buenas maneras en la Red (Barcelona, Melusina, 2008), 
  • El candidato melancólico. De dónde vienen las palabras, cómo viajan, por qué cambian y qué historias cuentan (Barcelona, RBA, 2005), 
  • Base y el generador misterioso. Una aventura digital (Madrid, Siruela, 2002), 
  • Internet y el español (Madrid, Fundación Retevisión, 2001), 
  • De redes y saberes. 
  • Cultura y educación en las nuevas tecnologías (Madrid, Santillana, 1998).

2012/03/22

TABLETak


Ordenagailuek ikusmena eta entzumena erabiliz IKTetan murgiltzeko eskaintzen dute, baina tabletak aurrekoen etorkizun bezala ikus ditzakegu, izan ere aurreko sentsuez gain ukimena ere lantzen baita eta ez baitu motrizitate finaren hainbesteko beharrik aurkezten, sagua ez baita erabiltzen, haur txikiekin lantzeko eta erabiltzeko aukera eskainiz.
Hainbat dira gainera egun agertzen ari diren programa berriak haurrekin lantzeko, musikaz gozatzeko, idazteko, beste hizkuntzak lantzeko, matematika garatzeko eta abar. Begiratu 2 urteko umea nola erabiltzen den bere iPAD:
Gainera gero eta gehiago saltzen ari da jolas bezala eta hainbat dira erabiltzen ari diren bitartean martzan jar daitezkeen babes programak. 
Hauek ere hezkuntzan eta klaseetan murgiltzen hasi beharko dira laster.

2012/03/21

JUEDULAND eta beste errekurtsoak


On-line dauden joku interaktiboen bilduma. Oso interesgarria eta praktikoa:
http://roble.pntic.mec.es/arum0010/Inguruneari buruzko materiala eta jolasak:
http://www.mma.es/secciones/enlaces/documentos_juegos_edamb.htm
Beste errekurtso didaktiko bilduma handia, euskeraz ere. Blog honetan:
http://gelapdi.blogspot.com.es/

2012/03/20

CLUB-PENGUIN webgunean, umeek beste umeekin on-line jolasteko


Umeen artean modan dago internet bidez jolastea. Batez ere azken boladan club penguin honi buruz hitz egiten entzun dut, agian interesgarria suerta dakizueke uneren batean zuen ikasleekin eduki batzuk lantzeko. 

Jolasak pinguino baten identitatea eraikitzean datza ondoren honen azalean jokatu ahal izateko interesatuta dauden beste lagunekin, birtualki euren artean komunika daitezkeela ulertuz. 

2012/03/14

WEBQUEST, Lanak bidaltzeko modu ordenatuan internet bidez


Nahi eta nahi ez gure ikasleak lanez hornitu behar ditugu eta badago hau egiteko modu motibagarria ere.
Webquestek informazioa eta egitekoa zatituta eta ordenatuta ipintzen dute. 
SARRERA LANA NOLA EGIN GARAPENA EBALUAZIOA IRAKASLEAREN GIDA KREDITOAK

Eta honetarako aukera eskaintzen dute: irakasleak gaia aurkezten du, egin behar duten lana azaltzen du, erabili beharreko informazioa estekatzen du ( erabiliko dituzten orriak kontrolatzeko aukera izanik ) eta ebaluatuko denari buruzko informazio eskaintzen zaie ikasleei.
Hona hemen berritzeguneko balibideen arteko adibideak:

2012/03/12

IKASTETXETAN ERE, ERAGINKORTASUNA ETA ZERBITZU SOLIDARIOAK KRISI GARAIAN

Aste honetan Begoñazpi Ikastolak, besteak beste, Euskalit Fundazioko 400 Klubeko Topaketaren barnean, Eraginkortasun eta Lehiakortasunari buruzko praktika onak aurkeztu zituen.
Nik hitzaldia ikusi dut, eta ez zait arraroa iruditzen ikastola irabazlea izatea, Baloreak agerian praktikarekin.
Ikaskuntza eta zerbitzu solidarioko programa bizkor eta malgua da, ikaslegoa zentruko dinamikan sartzea eta rolak aldatzea baimentzen diena, eurak dira irakasleei irakasten dietenak, batez ere IKTen arloan. Horretaz gain, zentruaren zeregin txikiak betetzen dituzte, elkarteari lagunduz, etab.
Nire ustez ideia ona eta edozein ikastetxean praktikan ipintzekoa da.
Hona hemen bideoa:

2012/03/11

“OBSERVATORIO DE LA INFANCIA” webgunea


Espaniar ministeriotik gidatutako orrialde honetan eguneroko bizitzan hezitzaile gisa sor dakizkigukeen egoera ezberdinei aurre egiteko eta nola erantzun jakiteko irizpideak eskaintzen dizkigu, “productos” izeneko atarian.
Hainbat dira lantzen diren gaiak, hala nola, familiekin sorturiko arazo ezberdinei aurre egiteko moduak, tratu txarrak, pobrezia eta abarren inguruko protokoloak.
Etorkizunean lagungarri izan dakizuen espero dut: 

SUZUKI METODO MUSIKALA, Hezkuntzan aplikazioa


SUZUKI METODOA:
Instrumentuak jotzen irakasteko metodo japoniarra da, 3 urteetatik aurrera aplikatzen hasten dena, solfeorik jakin gabe.
Hezkuntzan ere metodo hau aplikatzea posiblea eta oso egokia irudituko litzaidake.
Irakasleak klase laburrak, banakakoak eta zuzenduak eskainiko dizkio ikasleari. Gurasoak beraien seme-alaben klaseetako entzule izan behar dira, adibidez, apunteak hartuz, etxean saio bakoitzean egin beharrekoa azaltzen die irakasleak, umearen izaeraren arabera berarekin nola jokatu behar duten gomendatzen die, eta abar.
Guzti honekin irasleak klase bakoitzean irakatsitakoa etxean egunero lantzen da gurasoen laguntzaz. Irakaslea errezeta bilatzen duen medikua izango litzateke eta gurasoa dosia pixkanaka-pixkanaka eskaintzen diona, konstantziaz eta maitasun handiz. 
Web orria hurrengoa da 
http://www.europeansuzuki.org/

2012/03/08

GAUR EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Gaur emakumeen nazioarteko eguna denez BERDINTASUNAren alde eskolan aplikatzeko mila hezkuntzarako errekurtso eta baliabide proposatu nahi dizkizuet.
Baloreetan oinarrituriko Hezkuntzan datzan webgune honetan, proposaturiko baloreen artean bakea, berdintasuna, eta abar daude: 
Oso onak baina erdararaz dira webgune honetakoak:
Emakunde webgunean ere unitate didaktikoak eta irakasleentzako formakuntza aurki ditzakegu. Nik erabili ditudanen artean, Nahiko Proiektua, aipa dezaket besteak beste:
Gaur irratian Emakundeko burua entzun dut lan erreformak gizonen eta emakumeen arteko aldeak gehiago ere desberdinduko dituela uste zutela esanez.  
Mesedez eta faborez, gizarteak berdintasuna behar du. Argi eta garbi jakin arren berdinak ez garela, eskubide eta betebehar berdinak izan beharko genituzke. Eman diezaiogun humore kutsu bat pisuzku gai honi, gizonen eta emakumeen burbuinei buruzko bideo honi esker:  

2012/03/07

HEZKUNTZA ETA OSASUN ARLOAK ELKARREKIN HOBETO



NIRE ESPERIENTZIA LABORALAK HEZKUNTZA ETA OSASUN ARLOAK ELKARRI LOTUTA GARATU BEHARKO LIRATEKEELA:
Pediatrak haurra aztertzen du indibidualki, ikuspuntu fisiko batetatik, morfologikotik. Honen historiala jaiotze unetik ezagutzen du baina normalean bere unerik ahulenetan, gaixorik dagoenean.
Irakasleak aldiz, ikaslea talde bateko partaide gisa aztertzen du. Honek alderaketak egin ditzake adin bereko beste ikasle batzuen artean. Ez du ikaslearen historial osoa ezagutzen baina umearen ingurunea ezagutzen du. Umearen azterketak ikuspuntu psikologikoagoa eta soziologikoagoa du kasu honetan.
Bi iritsi profesional ezberdinen aurrean aurkitzen gara, zoritzarrez elkarren artean inolako loturarik ez daukatenak. Txanpon beraren bi aurpegiak dirudite, batak bestea ikusteko aukerarik gabekoak.
Gurasoak dira hauen artean zubi lanak egiten dutenak, baina gure gizarteak ez du bultzatzen bi hauen arteko harremana erraztea eta aberastea.
Nire iritsia da pediatra eta irakasleen artean zubiak eraiki beharko genituzkeela.
Ados ala ez? Mesedez utzi zure iritsia, inportantea da.

Pediatra eta irakasleen artean zubiak eraiki beharko genituzkeela iruditzen zait. 
Ados ala ez? Mesedez utzidazu zure iritsia, inportantea da.

2012/03/06

GAURKO KRISIALDIA


Gure krisialdia nola hasi den azaltzen duen humorez jantzitako bideo mundiala. Ikustea gomendatzen dizuet:
Bideoan aipatutako NINJA-k =No Income No Job no Assets = Diru sarreraik gabe, lanik gabe, eta jabetzarik gabeko pertsonak dira


BIRTUALA DENA


IKTen arloan asko dira azken boladan agertzen ari diren hitz berriak, askotan guretzako sentsu gabekoak direnak bere abstrakzio maila dela eta.

Hona hemen arazo hau argi uzten duen power-point esanguratsua:
Errealitate birtuala

2012/03/01

HOWARD GARDNER eta bere Adimen Aniztasunaren Teoria


Gure burmuin potentziala anizkuna eta moldagarria da. Gardnerren teoriak pertsona bera adimen bat baino gehiago garatzen dituela dio eta adimen bakoitzak burmuinean zati fisikoa aktibatzen duela frogatzen du. Momentuz 8 adimen desberdin ziurtatuta daude. Honako hauek:

Ondorioz, ikasleak beraien perfil intelektualari erantzuten dioten gaitasunetan prestatzeko erantzukizuna dauka irakasleak eta eskolak.
Benetan garrantsitsua eta kontuan hartzekoa. Gehiago jakiteko begiratu monografikoa Hik Hasi-n: