SUZUKI
METODOA:
Instrumentuak jotzen irakasteko metodo japoniarra da, 3
urteetatik aurrera aplikatzen hasten dena, solfeorik jakin gabe.
Hezkuntzan ere metodo hau aplikatzea posiblea eta oso
egokia irudituko litzaidake.
Irakasleak klase laburrak, banakakoak eta zuzenduak
eskainiko dizkio ikasleari. Gurasoak beraien seme-alaben klaseetako entzule izan
behar dira, adibidez, apunteak hartuz, etxean saio bakoitzean egin beharrekoa
azaltzen die irakasleak, umearen izaeraren arabera berarekin nola jokatu behar
duten gomendatzen die, eta abar.
Guzti honekin irasleak klase bakoitzean irakatsitakoa
etxean egunero lantzen da gurasoen laguntzaz. Irakaslea errezeta bilatzen duen
medikua izango litzateke eta gurasoa dosia pixkanaka-pixkanaka eskaintzen
diona, konstantziaz eta maitasun handiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario