NIRE
ESPERIENTZIA LABORALAK HEZKUNTZA ETA OSASUN ARLOAK ELKARRI LOTUTA GARATU
BEHARKO LIRATEKEELA:
Pediatrak haurra aztertzen du indibidualki, ikuspuntu
fisiko batetatik, morfologikotik. Honen historiala jaiotze unetik ezagutzen du
baina normalean bere unerik ahulenetan, gaixorik dagoenean.
Irakasleak aldiz, ikaslea talde bateko partaide gisa
aztertzen du. Honek alderaketak egin ditzake adin bereko beste ikasle batzuen
artean. Ez du ikaslearen historial osoa ezagutzen baina umearen ingurunea
ezagutzen du. Umearen azterketak ikuspuntu psikologikoagoa eta soziologikoagoa
du kasu honetan.
Bi iritsi profesional ezberdinen aurrean aurkitzen gara,
zoritzarrez elkarren artean inolako loturarik ez daukatenak. Txanpon beraren bi
aurpegiak dirudite, batak bestea ikusteko aukerarik gabekoak.
Gurasoak dira hauen artean zubi lanak egiten dutenak,
baina gure gizarteak ez du bultzatzen bi hauen arteko harremana erraztea eta aberastea.
Nire iritsia da pediatra eta irakasleen artean zubiak eraiki
beharko genituzkeela.
Ados ala ez? Mesedez utzi zure iritsia, inportantea da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario