2012/03/31
2012/03/26
HACIA LA ESCUELA 2.0 by Jose Antonio Millán ( nc sa )
Eskerrak Jose Antonio Millán-i "Hacia la Escuela 2.0" liburuan emadako ideiagatik, IKTen arloan eskolan praktikan ipintzeko 5 proiektu interesgarri proposatzen dizkigu. Benetan gomendagarria.
Gehiago jakiteko: http://jamillan.com
Autorearen beste liburuak:
Gehiago jakiteko: http://jamillan.com
Autorearen beste liburuak:
- Manual de urbanidad y buenas maneras en la Red (Barcelona, Melusina, 2008),
- El candidato melancólico. De dónde vienen las palabras, cómo viajan, por qué cambian y qué historias cuentan (Barcelona, RBA, 2005),
- Base y el generador misterioso. Una aventura digital (Madrid, Siruela, 2002),
- Internet y el español (Madrid, Fundación Retevisión, 2001),
- De redes y saberes.
- Cultura y educación en las nuevas tecnologías (Madrid, Santillana, 1998).
2012/03/22
TABLETak
Ordenagailuek ikusmena eta entzumena erabiliz IKTetan
murgiltzeko eskaintzen dute, baina tabletak aurrekoen etorkizun bezala ikus
ditzakegu, izan ere aurreko sentsuez gain ukimena ere lantzen baita eta ez
baitu motrizitate finaren hainbesteko beharrik aurkezten, sagua ez baita
erabiltzen, haur txikiekin lantzeko eta erabiltzeko aukera eskainiz.
Hainbat dira gainera egun agertzen ari diren programa
berriak haurrekin lantzeko, musikaz gozatzeko, idazteko, beste hizkuntzak
lantzeko, matematika garatzeko eta abar. Begiratu 2 urteko umea nola erabiltzen den bere iPAD:
Gainera gero eta gehiago saltzen ari
da jolas bezala eta hainbat dira erabiltzen ari diren bitartean martzan jar
daitezkeen babes programak.
Hauek ere hezkuntzan eta klaseetan murgiltzen hasi beharko dira
laster.
2012/03/21
JUEDULAND eta beste errekurtsoak
On-line dauden joku interaktiboen bilduma. Oso interesgarria eta praktikoa:
http://roble.pntic.mec.es/arum0010/Inguruneari buruzko materiala eta jolasak:http://www.mma.es/secciones/enlaces/documentos_juegos_edamb.htm
Beste errekurtso didaktiko bilduma handia, euskeraz ere. Blog honetan:
http://gelapdi.blogspot.com.es/
2012/03/20
CLUB-PENGUIN webgunean, umeek beste umeekin on-line jolasteko
Umeen artean modan dago internet bidez jolastea.
Batez ere azken boladan club penguin honi buruz hitz egiten entzun dut, agian
interesgarria suerta dakizueke uneren batean zuen ikasleekin eduki batzuk lantzeko.
Jolasak pinguino baten identitatea eraikitzean
datza ondoren honen azalean jokatu ahal izateko interesatuta dauden beste
lagunekin, birtualki euren artean komunika daitezkeela ulertuz.
2012/03/14
WEBQUEST, Lanak bidaltzeko modu ordenatuan internet bidez
Nahi eta nahi ez gure ikasleak lanez hornitu
behar ditugu eta badago hau egiteko modu motibagarria ere.
Webquestek informazioa eta egitekoa zatituta eta ordenatuta ipintzen dute.
SARRERA | LANA | NOLA EGIN | GARAPENA | EBALUAZIOA | IRAKASLEAREN GIDA | KREDITOAK |
Eta honetarako aukera eskaintzen dute:
irakasleak gaia aurkezten du, egin behar duten lana azaltzen du, erabili
beharreko informazioa estekatzen du ( erabiliko dituzten orriak kontrolatzeko
aukera izanik ) eta ebaluatuko denari buruzko informazio eskaintzen zaie
ikasleei.
Hona hemen berritzeguneko balibideen arteko adibideak:
2012/03/12
IKASTETXETAN ERE, ERAGINKORTASUNA ETA ZERBITZU SOLIDARIOAK KRISI GARAIAN
Aste honetan Begoñazpi
Ikastolak, besteak beste, Euskalit Fundazioko 400 Klubeko
Topaketaren barnean, Eraginkortasun eta
Lehiakortasunari buruzko praktika onak aurkeztu zituen.
Nik hitzaldia ikusi dut, eta ez zait arraroa iruditzen
ikastola irabazlea izatea, Baloreak
agerian praktikarekin.
Ikaskuntza eta zerbitzu solidarioko programa bizkor eta
malgua da, ikaslegoa zentruko dinamikan sartzea eta rolak aldatzea
baimentzen diena, eurak dira irakasleei irakasten dietenak, batez ere IKTen arloan. Horretaz gain, zentruaren zeregin
txikiak betetzen dituzte, elkarteari lagunduz, etab.
Nire ustez ideia ona eta edozein ikastetxean praktikan
ipintzekoa da.
Hona hemen bideoa:2012/03/11
“OBSERVATORIO DE LA INFANCIA” webgunea
Espaniar ministeriotik gidatutako orrialde honetan
eguneroko bizitzan hezitzaile gisa sor dakizkigukeen egoera ezberdinei aurre
egiteko eta nola erantzun jakiteko irizpideak eskaintzen dizkigu, “productos”
izeneko atarian.
Hainbat dira lantzen diren gaiak, hala nola, familiekin
sorturiko arazo ezberdinei aurre egiteko moduak, tratu txarrak, pobrezia eta
abarren inguruko protokoloak.
Etorkizunean lagungarri izan dakizuen espero dut:
SUZUKI METODO MUSIKALA, Hezkuntzan aplikazioa
SUZUKI
METODOA:
Instrumentuak jotzen irakasteko metodo japoniarra da, 3
urteetatik aurrera aplikatzen hasten dena, solfeorik jakin gabe.
Hezkuntzan ere metodo hau aplikatzea posiblea eta oso
egokia irudituko litzaidake.
Irakasleak klase laburrak, banakakoak eta zuzenduak
eskainiko dizkio ikasleari. Gurasoak beraien seme-alaben klaseetako entzule izan
behar dira, adibidez, apunteak hartuz, etxean saio bakoitzean egin beharrekoa
azaltzen die irakasleak, umearen izaeraren arabera berarekin nola jokatu behar
duten gomendatzen die, eta abar.
Guzti honekin irasleak klase bakoitzean irakatsitakoa
etxean egunero lantzen da gurasoen laguntzaz. Irakaslea errezeta bilatzen duen
medikua izango litzateke eta gurasoa dosia pixkanaka-pixkanaka eskaintzen
diona, konstantziaz eta maitasun handiz.
2012/03/08
GAUR EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur emakumeen nazioarteko eguna denez BERDINTASUNAren
alde eskolan aplikatzeko mila hezkuntzarako errekurtso eta baliabide proposatu
nahi dizkizuet.
Baloreetan oinarrituriko Hezkuntzan datzan webgune honetan,
proposaturiko baloreen artean bakea,
berdintasuna, eta abar daude:
Oso onak baina erdararaz dira webgune honetakoak:
Emakunde webgunean ere unitate
didaktikoak eta irakasleentzako formakuntza aurki ditzakegu. Nik erabili ditudanen artean, Nahiko Proiektua, aipa dezaket besteak beste:
Gaur irratian Emakundeko burua entzun dut lan erreformak gizonen eta emakumeen arteko aldeak gehiago ere desberdinduko dituela uste zutela esanez.
Mesedez eta faborez, gizarteak berdintasuna behar du. Argi eta garbi jakin arren berdinak ez garela, eskubide eta betebehar berdinak izan beharko genituzke. Eman diezaiogun humore kutsu bat pisuzku gai honi, gizonen eta emakumeen burbuinei buruzko bideo honi esker:
2012/03/07
HEZKUNTZA ETA OSASUN ARLOAK ELKARREKIN HOBETO
NIRE
ESPERIENTZIA LABORALAK HEZKUNTZA ETA OSASUN ARLOAK ELKARRI LOTUTA GARATU
BEHARKO LIRATEKEELA:
Pediatrak haurra aztertzen du indibidualki, ikuspuntu
fisiko batetatik, morfologikotik. Honen historiala jaiotze unetik ezagutzen du
baina normalean bere unerik ahulenetan, gaixorik dagoenean.
Irakasleak aldiz, ikaslea talde bateko partaide gisa
aztertzen du. Honek alderaketak egin ditzake adin bereko beste ikasle batzuen
artean. Ez du ikaslearen historial osoa ezagutzen baina umearen ingurunea
ezagutzen du. Umearen azterketak ikuspuntu psikologikoagoa eta soziologikoagoa
du kasu honetan.
Bi iritsi profesional ezberdinen aurrean aurkitzen gara,
zoritzarrez elkarren artean inolako loturarik ez daukatenak. Txanpon beraren bi
aurpegiak dirudite, batak bestea ikusteko aukerarik gabekoak.
Gurasoak dira hauen artean zubi lanak egiten dutenak,
baina gure gizarteak ez du bultzatzen bi hauen arteko harremana erraztea eta aberastea.
Nire iritsia da pediatra eta irakasleen artean zubiak eraiki
beharko genituzkeela.
Ados ala ez? Mesedez utzi zure iritsia, inportantea da.
2012/03/06
GAURKO KRISIALDIA
Gure krisialdia nola hasi den
azaltzen duen humorez jantzitako bideo mundiala. Ikustea gomendatzen dizuet:
Bideoan aipatutako NINJA-k =No Income No
Job no Assets =
Diru sarreraik gabe, lanik gabe, eta jabetzarik gabeko pertsonak dira
BIRTUALA DENA
IKTen arloan asko dira azken boladan agertzen ari diren hitz berriak, askotan guretzako sentsu gabekoak direnak bere abstrakzio maila dela eta.
Hona hemen arazo hau argi uzten duen power-point esanguratsua:
Errealitate birtuala
2012/03/01
HOWARD GARDNER eta bere Adimen Aniztasunaren Teoria
Gure burmuin potentziala
anizkuna eta moldagarria da. Gardnerren teoriak pertsona bera adimen bat baino
gehiago garatzen dituela dio eta adimen bakoitzak burmuinean zati fisikoa aktibatzen
duela frogatzen du. Momentuz 8 adimen desberdin ziurtatuta daude. Honako hauek:
Ondorioz, ikasleak beraien
perfil intelektualari erantzuten dioten gaitasunetan prestatzeko erantzukizuna dauka
irakasleak eta eskolak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)